Elur erraketak belaguan

Larunbateko 8etan korralillosen zen hitzordua. Antolatzaileak gogoratu zigun hitzordua aurreko gauan whatsapp bidez, eta txintxo-txintxo egon ginen garaiz 9 lagun, korralillosko zubiaren ondoan. Ia denok geunden… antolatzailea izan ezik, lotan geratu zelako. Bere bila joan ginen, eta justu bere etxeko atean, hartu genuen eta Belaguarako bidea hartu genuen.

Eguraldi ederra,ikaragarria zen, eta bazirudien asmatu zutela, 2 gradu azpitik ikusi genuen bidean kotxearen termometroan. Haizerik gabe, eta hodeirik gabe, egun izugarria edukiko genuela adierazten zuen denak.

Belaguako Angel Olorón aterpean, elkartuko ginen beste 3 lagunekin, Izaban egin baizuten gaua pasa. Behin espidizioa bilduta, gure Koiote hasi zen ibilbidea.

Ze ikuspegi ederrak, ze eguraldi ona, ze giro zoragarria, ze jende jatorra!… Pausoz pauso, poliki-poliki igo ginen Latzagorriren tontorraino, eta han goian, noski hartu genuen gure hamaiketako merezia. Ze ona dagoen dena mendian!

Eguerdian, hasi genuen jaitsiera, eta zenbat erorialdi goxoak  eduki genituen, eta nola barre egin genuen! Zorionez, Koiotek ekarri zuen bere elur pala, eta ia-ia egin zuen eskailera bat tontorretik, autoraino; palarik gabe ez gara deus!!

Elkarrizketa eta barre artean, heldu ginen aterpera berriro, arropak aldatu genituen, arnasa hartu, eta giharrak luzatu genituen. Behin hau dena eginda, jaitsi ginen Belaguako txokora, eta bertan erretserba genuen bazkaltzeko. Plater konbinatuta eta ardo tragotxo bat hartu genuen, indarrak berreskuratzeko, eta elkarrizketa

interesgarriak, dibertigarriak eta sakonak partekatu genituen.

Oraindik elkarrekin egoteko gogoarekin, agurtu genituen gure Izabako lagunak, eta bueltatu ginen Iruñera, beraz 7ak aldera, denok geunden etxean.

Ze poztasuna, ze egun ederra, ze giro izugarri ona izan genuen… eta gainera euskeraz!…. errepikatzeko!

Eneko Gomez

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s