Gazta tailerra Irrintzi euskaltegian

Hauxe Irrintziko goizeko A2 taldeko ikasleek egindako kronika:


Pasa den ostegunean gazta tailerra egin genuen Irrintzi euskaltegian, Mirian Otxotorenaren eskutik. Oso interesgarria izan zen eta gazta freskoa, mamia eta gaztanbera egiten ikasi genuen. Eta dastatu genituen! Oso onak zeuden, eta klasea ezberdina egiteko eta gure herriko kultura ezagutzeko balio digu. Oso ongi pasatu genuen, gazta biziki gustatzen zaigulako! Hau ikasi genuen:

GAZTA FRESKOA
Lehenik eta behin esnea lapikoan jarri behar da eta 30 gradutan berotu behar dugu. Ondoren, gatzagia botako dugu esnea “mozteko” eta utziko dugu 40 minutu. Gogor dagoenean zatitu eta iragazi behar dugu, gatzura kentzeko. Azkenik, zapi batekin estali eta zapalduko dugu eta kitto, jateko prest!

MAMIA
Lehenik eta behin esnea jarri behar duzu lapikoan eta berotu 40 gradutan. Ondoren, edalontzietan banatu eta 4 tanta gatzagi bota bakoitzean eta 15 minutu utzi reposoan. 15 minutu pasa direnean, eztia edo azukrearekin jan dezakezu!

GAZTANBERA
Gatzura berotu behar dugu 85 gradutan, eta nahastu. Gero sutatik kenduko dugu eta 15 minutu utziko dugu reposoan. Zati batzuk gogor geratuko dira, eta gasa batekin iragaziko ditugu beste ontzi batean. Itxoin pixka bat hoztu arte eta jan!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s