Urtarrilaren 31n, Berriozarreko Auzalor AEK euskaltegian, karikatura tailerra eginen dugu

Urtarrilaren 31n, Berriozarreko Auzalor AEK euskaltegian, karikatura tailerra eginen dugu Aritz Aroskoa Mosoren eskutik.

Auzalor euskaltegian ere, Iruñerriko hainbat tokitan bezala, euskara ikasi nahi dugu. Horretarako, astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan A1ekook 15:00etatik 16:30etara eguzki plazan dagoen Auzalor AEK euskaltegian elkartzen gara. Talde ederra gara.  Urrian hasi ginen eta gure taldea urrian baino handiagoa eta euskaldunagoa da, bai horixe! Egunero egunero euskara ikasteko, hobetzeko eta praktikatzeko indar eta ilusio handiarekin joaten gara euskaltegira eta kalean ere poliki-poliki geroz eta gehiago hitz egiten dugu euskaraz.

Euskara ikasteko gauza asko egiten dugu klasean; gure artean hitz egiten dugu, audioak entzuten ditugu, barre egiten dugu, irakurtzen dugu, gure artean eztabidatzen dugu, hanka sartzen dugu, idazten dugu, jolasten gara, hau da; edozeinek egunero egiten duena, ezta? Euskara ikasteko euskaraz bizi!

Urtarrilaren 31n eskola ezberdina eginen dugu, urtarrilaren 31n euskaraz aritzeko beste modu bat izanen dugu. Urtarrilaren 31n karikatura tailerra eginen dugu Aritz Aroskoa Mosorekin. Euskaraz gozatzen jarritzeko, jende euskaldun gehiago ezagutzeko eta geure buruaz barre egiteko! Etorri nahi?IMG-20200120-WA0024

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s