Hazitxo ibilbidea

Arrakasta itzela atzoko ibilbidea. Eguraldiak lagun  hainbat ikasle eta Berriozarko lagunek parte hartu zuten Jokin Irigoienen gidaritzapean eginiko Ezkaba magaleko ibilbide historiko eta kulturalean. Esker anitz hurbildu zineten guzioi!

WhatsApp Image 2018-04-18 at 10.04.20.jpeg

IMG_20180418_102342IMG_20180418_110435IMG_20180418_111437IMG_20180418_111645

Sukaldaritza tailerra

Izugarrizko menua prestatu genuena joan den ostiralean!  (martxoak 16)

-Bakailao entsalada epela, pil-pil ozpin oliarekin

-Txerri masailak, “papillot” erara egindako barazkiekin

-Goxua

AEK-ko zein kanpoko lagunak animatu ziren arratsalde  atsegin honetako sukaldaritza ikasketa  honetan. Azkenik Zigor Iturrieta ezin izan zen gurera etorri, arrazoi pertsonalengatik.Erran beharra dago, pena handiz jaso genuela berria. Halere, berak proposatutako menuaren erronkari eutsi  genion baita ederki atera ere. Prestaketa amaitu eta afaltzera. Solasaldi eta giro ederra. Ase eta kontent!

Agertutako sukaldari” amaterrek” laster errepikatzeko nahia adierazi zuten.

Hortaz,  hona dator oporretatik bueltan tailer berria. Munduko bertze muturra  jatorria duen sukaldaritzari ateak irekiko dizkiogu, SUSHIari hain zuzen ere.

Apirilean ADI deialdiari!

 

WhatsApp Image 2018-03-16 at 22.55.19

Arrotxapeako ikasleok Arantzako barnetegian

Pasa den asteburuan, beti bezala, AEK-ko barnetegira joan ginen. Arantzako aterpean laurogei bat pertsona elkartu ginen.

WhatsApp Image 2018-03-03 at 16.47.47
Asteburuan zehar aukera ezberdin aunitz izan genituen. Izan ere, ostiralean, ginkanan parte hartu ondoren, afaldu genuen eta pote batzuk hartzera joan ginen.

Hurrengo egunean, ajearekin, primeran etorri zitzaigun Agiña mendira joatea. Leku berezia zen, batez ere eguraldi onagatik eta ikuspegiagatik. Benetan oso gustura egon ginen! Gaizkaren azalpenak entzun ondoren, Lesakako Arrano tabernan haien kroketa ospetsuak dastatu genituen.

WhatsApp Image 2018-03-03 at 17.12.09
Arratsaldean aukeratu genituen tailerretan kokatu ginen. Adibidez, batzuk San Juan Xar bidean, bertze batzuk pilota-tailerrean eta kantu-tailerrean. Aktibitateak bukatu ondoren, denok batera herriko tabernetako bertso-pote saioan parte hartu genuen Afaldutakoan, geratzen zitzaigun indarrarekin, berriro, besta egin genuen.

Igande goizean, gehienek pintxazo tailerra egin genuen eta besteek, ordea, mendi-buelta txiki bat egin zuten.

WhatsApp Image 2018-03-04 at 20.53.14Beste urteetan bezala giro paregabea sortu genuen; batez ere tabernetan. Horregatik, proposatzen dugu datorren barnetegian berriro Arantzara joatea.

Karikatura tailerra

Joan den ostiralean Aritz Aroskoa marrazkilariak karikaturak egiteak  dituen gakoak azaldu zizkigun, saio arin eta entretenigarria batean.Hara bertaratu zirenek barnean zuten artista izkutua azalarazteko tartea izan zuten, irri eta solasaldi atseginen artean.

2018-02-23-PHOTO-00000014

Mintzosteguna alaitzen

Otsailaren 8an, urteko lehenbiziko mintzostegunean bildu ginen.  Ikasle eta irakasleak ez ziren faltatu,jarraitzaile fidelak dituen ohiko hitzordu honetan.Hor aritu ziren hitz eta pitz,  iluntze hotz hartan  arratsaldea berotzen ,eguneroko gaien inguruan zein euskaltegietako aferez.Irri eta algaren artean, lasaiago mintzatzeko aukera izan zuten.  Hurrengoa apirilaren 19an izanen dugu. Apuntatu zuen agendan, laster arte!

 

Belaguan elurretan

Joan den astean eguraldiak zalantzak sortu zizkigun, baina iragarpenak txarrak baziren ere, ez zituen AEK-koak geldiarazi.

Larunbatean goizeko 8:00etan (edo pixkat beranduago inpuntualak izan zirenengatik…), 13 lagun abiatu ginen Belaguara. Gida aditu batek eraman beharko gintuen bueltatxo eder bat ematera, berriz ere, gure Koiote jauna, hain zuzen!

Behin elur-erraketak jantzita eta makilak hartuta, hasi ginen elurra zapaltzen. Poliki-poliki gindoazen, gozatzen. Txakurra, ipurterrena, aurretik bidea ikertzen zebilela, gure argazki profesionala, aldiz, irudiak harrapatzen saiatzen zen. Paisaia ikaragarria; mendi txuri horien artean, bazirudien beste mundu batean geundela.

Ibilbidea nahi genuena baino motzagoa izan behar izan zen nahita, hodei trinko eta ilunak guregana etortzen hasi zirelako. Paseoa bukatutakoan, opari txikitxo batzuk eman genizkion elkarri: Gazta, patata tortilla, txokolatea, fruitu lehorrak, te bero-beroa, baita ardoa ere!

This slideshow requires JavaScript.

Bazkal orduan, “Rincon de Belagua” ostatuan gure zain zeuden besoak zabalik. Hantxe bertan elkartuko ginen Iruñetik etorritako beste hiru lagunekin. Ibilbidetxoa eman gabe, ez dut uste bermuta merezi izan zutenik…

Zeinen gustura bazkaldu genuen elkarrekin, sutondoaren babesean, sua gure kantu melodikoa lagun genuela!

Arratsaldean bueltatu bagina, batzuei motza geratuko zitzaien txangoa. Hortaz, eguna Itzaltzun, ondoko bailarako herri batean, luzatu omen zen, Gartxot eguna ospatzen.

Beste behin ere, plazer handi bat! Biba zuek!

Amaia Ventura