EGUN LARANJAREN KRONIKA!!!

Kaixo lagunak!

Zer moduz? Egun laranja oso arrakastatsua izan zen! Jende asko etorri zen! Jaia Donibanen hasi zen, Irrintzi euskaltegiaren ondoan eta ginkana bat egin genuen. Ginkana horretan froga batzuk egin behar genituen eta oso dibertigarria zen. Maila desberdinetako ikasleak elkartu ginen.

Ondoren, pote batzuk hartu genituen. Gero, Anaitasunera bazkaltzera joan ginen. Han oso gustora egon ginen. Gainera, bazkaria oso ona zegoen. Bazkaria bukatu genuenean, argazki bat atera genuen. Denok gauza laranjak eraman genituen egun laranja zelako. Nolako kolore polita!!

Parranda hasteko garagardo dastaketa egin genuen Jarautan eta baita ere, gure mingainak askatzeko eta lotsa kentzeko. Zulo tabernan dantzatu ginen eta kongak egin genituen ezkontza batean bezala 😉 Batzuk, indarrak berritzeko, bokata bat jan genuen Olaztin eta beste batzuk, parranda jarraitu zuten!!!

Iruñeazarreko B1 mailako ikasleak.IMG-20181117-WA0012

 

Mintzosteguna, urriak 11

Mintzostegunean izandako elkarrizketa batzuk:

“Hara! Zu ere etorri zara? Ze ona! Aurten ez zaude euskaltegian lana dela-eta, ezta? Beno, datorren urtean bada, baina ze ona; mintzostegunera etorri zara. Egun laranja 17an bai, ongi gorde data.”

“Bai han dagoena aspaldi ibili zen gurean irakasle; oso gustura egoten da giro honetan eta horregatik etorri da.”

“Zuek ere parte har dezakezue noski; beldur eta lotsarik gabe, familian gaude eta.”

“Ez, gaur ezin izan da etorri baina hurrengoan hemen egonen da”

“Udan barnetegi ibiltarian gustura egon zinetela argi dago bai.”

“AEKn ez daudenak ere etor daitezke noski! Esaiozu zure lagunari etortzeko.”

“Hau giro ederra.”

Zentzumenen parkea Marta Morenoren eskutik

Eskoletan egiten duguna bizitzan egiten dugu eta bizitzan eskoletan egiten duguna egiten dugu; elkar elikatuz, sorgin gurpil ederra sortuz. Hori da AEK euskalteltegietan egiten dugunaren oinarria; eukaraz bizitzeko euskaraz bizi.

Ikasturteko azken egunez gozatzeko zer hobeki klaseetan landu duguna nork bere alorrera eraman eta denoi eskaintzea baino? Gaueko B1.2 taldean hori da urtean zehar egin duguna eta aste honetan egin duguna.

Orain arte elkartrukean jakintza euskaraz partekatu dugu; mindfulness teknikari buruz aritu zen Eneko, Belenek bere antzerki taldea aurkeztu zigun, Amaia sentimenduak identifikatzearen garrantziaz aritu zen, Ritxik Sardiniaren historioa eskaini zigun, Felipe Maputxeei buruz mintzatu zen eta Martarekin Noaineko Zentzumen parkean bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan genuen.

Zoragarri ari zarete lanean zuen ikas-prozesuan, zoragarri taldean euskaraz bizitzen eta zoragarri ikasitakoa bizitzan txertatzen. Zuengan zuen garapena egunero ikusteko ohorea dugu eta badakizue; lore ederrak bagara ere,  elkarrekin lorategi ezin ederragoa sortzen dugu.

Segi horrela!Marta Morenoren azalpenakloreak aztertzentalde argazkia

HIRI BARNETEGIA 2018

indizea

Jada bukatu da aurtengo Hiri Barnetegia. Guztira 20 lagun baino gehiago elkartu gara Iruñean euskaraz bizi eta gozatu ahal izateko. Asteburu eguzkitsua lekuko, hamaika jarduera ezberdin jorratu ditugu gure ikasleek, lotsak alde batera utzita, euren mingainak aska zitzaten. Zergatik? Jakin badakigulako euskaraz bizitzea arras polita eta emankorra den aukera dela eta gainera, erraz gauzatu daitekeena. Eskerrik asko guztioi gurera etortzeagatik. Hementxe izango gaituzue zain datorren urtean ere. Laster arte!

ibilbide botanikoa

Asteburu barnetegia. Maiatzak 11, 12, 13

Saiatua, nahia,gogoa, giroa, harremanak , ilusioa…. laburbilduz  ZORAGARRIA.

Hori da asteburuan bizi izan duguna. 29 lagun bildu gara maiatzaren 11, 12 eta 13ko barnetegian. Hainbat herritako ikasleak;  Iruñea, Urantzia, Madril, Zaldibar, Salamanka, Arrasate,Zizur Nagusia, Garralda, Paris, Errenteria,Idaho, Donostia, Berlin, Kaskante, Tutera,Bilbao, Buenos Aires, Atarrabia, Artika, Donostia, Segovia, Gasteiz eta Aguraingo lagunak bildu gara asteburu honetan. Hau marka! Nazioarteko barnetegia ematen zuen. Hain anitza eta hain ederra! Ikusi beharra zegoen lehenbiziko unetik jendearen jarrera. Euskaraz mintzatzeko maila mugatua  izan  ARREN,  guztiok goiz, arratsalde eta gau etenik gabe euskarari dena eskaini diogu eta euskarak talde zoragarri bat sortu du.

Hau da hau euskaraz bizitzeko nahia!  Gora zuek eta horrela segi! Laster izanen gara!

Bertze bat arte!

WhatsApp Image 2018-05-13 at 17.41.49 maiatza

WhatsApp Image 2018-05-12 at 12.26.34kontaktuaWhatsApp Image 2018-05-13 at 20.40.19

WhatsApp Image 2018-05-12 at 09.34.58

 

 

This slideshow requires JavaScript.

 

 

WhatsApp Image 2018-05-13 at 18.23.50taldea

Asteburuko barnetegiak (B2-C1)

Maiatzaren lautik seira, udaberriko eguzkiak lagunduta, barnetegi zoragarria bizi izan dugu Arantzan. Ahozkotasuna lantzea genuen helburu, eta diskurtso formalean zein informalean murgiltzeko parada izan dugu eskoletan, herriko karriketan eta inguruko parajetan. Asteburu ederra, giro bikaina eta euskalduntzean lagungarriak suertatuko zaizkigun irakaspenak; buruan eta bihotzean gelditzen diren horietakoak.

Txirrindulariak martxan

Zizur txiki, Gazolaz, Ororbia, Irurtzun, Zia, Markalain, Berriozar. Hau izan zen  eguraldiak lagun, sufrikariorik gabeko itzulia, erritmo lasaiean, solasaldi  etengabean eta pintxoa bizigarri…horrela aritu zen txirrindulari gazte tropela.

Taldearen  lehen hazia jarri dugu. Jo ta ke sasoiko egon arte!

 

IMG_4578.JPG

Bihotz biriketako bizkortzea ikasten

Interesgarri, ezinbestekoa, erraza  eta praktikoa.Horrelakoa izan zen Xabik, Saioak, Blancak eta Belenek eskeinitako saioa.

Esker mila “el ABC que salva vidas” elkarteari egiten duen lanagatik; Zabaltzen, irakasten eta prestutasuna erakusten.Heldu den ikasturtean berriz ere elkar ikusiko dugu.  Eutsi goiari!

 

14WhatsApp Image 2018-05-07 at 09.46.18ç236

Sushi lantegia

Larunbatean izan ginen Irrintzi euskaltegian Sushi tailerrean. 9 lagun bildu ginen eta 3 orduz aritu ginen nigiri, Makizushi edota uramakiak prestatzen. Oso gustura egoteaz gain sabela bete itzuli ginen etxera. Edozeinek prestatu edo jateko moduko jakiak, baita barazkijaleendako ere. Hurrengo batean ikasitakoa praktikan jartzeko prest!!!!

ZEMO0048ZEMO0101ZEMO0138ZEMO0019