TALO LANTEGIA IRRINTZI AEK EUSKALTEGIAN 

Hauxe gure goizeko A2-B1 taldeak egindako kronikatxoa! 🥰🥰🥰

Astelehenean, urtarrilaren 16an, talo lantegia egin genuen Ekotalo ren eskutik. Hasi baino lehen hiru bideo ikusi genituen taloak nola egiten diren ikusteko. Osagaiak, orea nola egiten den, nola erre taloak… 

Bideoak bukatutakoan, lantegia eman zigun Julenengana joan ginen. Berak orea egina ekarri zuen, eta bolatxoak egin zituen. Julenek guri ore xaflak ongi egiteko aholkuak eman zizkigun. 4X4 teknika erakutsi zigun. Azalpenak entzun bitartean, txingarra eta txistorra plantxan erretzen ari ziren.

Ondoren, plantxan taloak jarri eta erre genituen. Segidan, musuzapi bat hartu genuen taloa jateko. Barruan txistorra, txingarra, gazta, arrautza saltsa edo nutela sartu genituen. 

Bukatzeko, norbaitek errepikatu nahi bazuen, errepikatu ahal izan zuen orea amaitu arte. 

Irrintzi AEK euskaltegiko goizeko A2-B1 taldea