Astelehen goiza zen eta Artxandara gindoazen autoz. Azken egunak zituen 2010eko udak.
— Azkuna alkatea bezala, Bilbo gu gabe nola dagoen ikustera!
Umorea zuen Irantzuk larritasunean ihesbidea. Autoaren atzealdean bi neskok, aurrean mutilak: Karra txofer eta alboan Luka. Lau gazte genirudien, mendi-buelta egiteko ideiarekin; Lukak prestatutako patata-tortillaren usainak areagotu egiten zuen sentipen hura.
Sinopsia: Protagonista, Nagore Vargas, laurogei hamarkadan jaiotako gazte indartsua da, bizitzak zaildua. Era berean, pertsonaia bere inguruarekin engaiatua dago eta horren bidez, horren kronika erakutsiko dio irakurleari.
