Salsa lantegia

Joan den ostiralean zenbait lagun bildu ginen Salsa ikasi eta tarte on bat pasatzeko. Egia da Ainara, gure irakaslea, dantzatzen ikustean dena zailegia zirudiela. Baina behin martxan jarrita, erritmo eskasa genuenok ere itxurak egin genituen. Zer irakasle ona! Zer irriak! Guziok dantzan eta oinarrizko pausuak ikasten 1,2,3-5,6,7. Aurrera eta atzera, eskuin-ezker, bira alde batera eta orain bestera. Giro ederra sortu zen Ainarak emandako irakaspenekin. Motz geratu zitzaigun ordu beteko eskola trinkoa. Guziok aipatu genuen honi segida eman behar diogula, gogoa dagoela ezin ukatu eta horrela bada,hurrengo bat egonen da laster. Hurrengoan  zuk  ere  guk  bezala ikasi eta salsaz gozatu!

IMG_20190301_182352_999-146336420975_0d0bf28ee0_o