Irunerriko Gaupasa

Pasa den ostiralean, urtero bezala Iruñerriko Gaupasa egin genuen Arrosadiako San Fermin Peñan. Motorrak berotzeko, afaria hasi baino lehen ikasle eta irakasleok lehen potea hartu genuen Peña San Fermin ondoan dagoen Bodegan, bertan Iruñerriko talde guztietako jendea zegoelarik. Peñan sartzean mahaiak jadanik prest zeudela ikusi genuen eta presaka badaezpada, lekuak gorde genituen jende pilo bat zegoelako. Eseri ondoren platerak ailegatu ziren, lehenengoa txorixu egosia zen eta gero nola ez makailu tortilla, biak primerakoak ziren, goxo-goxoak. Dexente itxaron behar izan genuen baina dudarik gabe merezi izan zuen, azkenean gure zerbitzari jatorrak txuletoia ekarri zigun, oso ona , txalo bero bat!!

Afaria bukatutakoan aurten lehenengo aldiz euskara ikastera animatu diren ikaskide berriei ongi etorria eman genien. Haien lehenengo gaupasa izan zen eta zorionak eman behar dizkiegu lan polita egin zutelako mahaiak zerbitzatzen eta beti saiatzen zirelako dena euskaraz egiten, benetan ederki aritu ziren.

AEKko ekitaldietan ohikoa denez, zozketa mundiala egin genuen eta batzuek sari ederrak jaso zituzten. Mahaiak txoko batera eraman eta bat-batean DJ Bull hasi zen musika jartzen, orduan jendea dantza egiten hasi zen eta parranda zoragarria egin genuen, jakin dugunez batzuek dezente luzatu zuten gaua, giro ederra zegoen eta euskaraz aritzeko aukera paregabea izan zen. Beraz hurrengo urtean espero dugu zuek berriz ikustea.

Urte berri on lagunok!

Irunezar euskaltegiko B.1 mailako ikasleak