Eskoletan egiten duguna bizitzan egiten dugu eta bizitzan eskoletan egiten duguna egiten dugu; elkar elikatuz, sorgin gurpil ederra sortuz. Hori da AEK euskalteltegietan egiten dugunaren oinarria; eukaraz bizitzeko euskaraz bizi.
Ikasturteko azken egunez gozatzeko zer hobeki klaseetan landu duguna nork bere alorrera eraman eta denoi eskaintzea baino? Gaueko B1.2 taldean hori da urtean zehar egin duguna eta aste honetan egin duguna.
Orain arte elkartrukean jakintza euskaraz partekatu dugu; mindfulness teknikari buruz aritu zen Eneko, Belenek bere antzerki taldea aurkeztu zigun, Amaia sentimenduak identifikatzearen garrantziaz aritu zen, Ritxik Sardiniaren historioa eskaini zigun, Felipe Maputxeei buruz mintzatu zen eta Martarekin Noaineko Zentzumen parkean bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan genuen.
Zoragarri ari zarete lanean zuen ikas-prozesuan, zoragarri taldean euskaraz bizitzen eta zoragarri ikasitakoa bizitzan txertatzen. Zuengan zuen garapena egunero ikusteko ohorea dugu eta badakizue; lore ederrak bagara ere, elkarrekin lorategi ezin ederragoa sortzen dugu.
Segi horrela!