Saiatua, nahia,gogoa, giroa, harremanak , ilusioa…. laburbilduz ZORAGARRIA.
Hori da asteburuan bizi izan duguna. 29 lagun bildu gara maiatzaren 11, 12 eta 13ko barnetegian. Hainbat herritako ikasleak; Iruñea, Urantzia, Madril, Zaldibar, Salamanka, Arrasate,Zizur Nagusia, Garralda, Paris, Errenteria,Idaho, Donostia, Berlin, Kaskante, Tutera,Bilbao, Buenos Aires, Atarrabia, Artika, Donostia, Segovia, Gasteiz eta Aguraingo lagunak bildu gara asteburu honetan. Hau marka! Nazioarteko barnetegia ematen zuen. Hain anitza eta hain ederra! Ikusi beharra zegoen lehenbiziko unetik jendearen jarrera. Euskaraz mintzatzeko maila mugatua izan ARREN, guztiok goiz, arratsalde eta gau etenik gabe euskarari dena eskaini diogu eta euskarak talde zoragarri bat sortu du.
Hau da hau euskaraz bizitzeko nahia! Gora zuek eta horrela segi! Laster izanen gara!
Bertze bat arte!